28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2025erako zerga-tasak

Orisoaingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,2550.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazio zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, jarraituko zaie horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei.

Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2501058