28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako

Obanosko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan 2025eko ekitaldirako. Erabaki hori 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean.

Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa eta osorik ematen da argitara.

ZERGAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,21eko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko tasa.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie, salbu Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (8. ordenantza):

TARIFEN ERANSKINA

V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak: Honako obra-lizentzia hauetarako tasak kenduko dira: eraisteak, eraikitzeak, berritzeak, instalazioak, zuhaitzak botatzea, errotulu paratzea eta, oro har, lizentzia behar duten gainerako egintzak; betiere, aurreko ataletan ez badaude.

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak. V.4. epigrafean bildutako obra-lizentzien gutxieneko eskubideak kentzen dira.

Obanosen, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2501321