2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Xehetasun-azterketa, UE-22 unitatean. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2024ko irailaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 9an, egin bilkuretan, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat UE-22 unitatean, Joseba Apecechea Tapiak eta Izaskun Rodriguez Maritxalarrek sustatua.
Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen argitara eman ondotik 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20an, eta 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari ofizialean, azaroaren 28an, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lesakan, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Xehetasun azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501400