28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2025erako karga-tasak

Larragoako Udalak, 2024ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea 2025eko ekitaldirako:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 18 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,26 euro metro kubikoko.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,30 euro/buru.
  • Azienda larria: 2 euro/buru.

Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Erabaki honen aurka errekurtso hauek para daitezke: zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Larragoan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2501185