28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz eguneko epean, herritarrek eta interesdunek aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Ardatz Itzagaondoan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2501086