2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOÑERRI
2025erako karga-tasak. Hasierako onespena
Goñerriko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz:
2025eko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,45.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak; karga-tasa 20 izanen da.
Erabaki hauek indarrean jarriko dira 2025eko urtarrilaren 1ean, eta hauen kontra jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bertzela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Goñin, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2500798