2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onarpena
Goizuetako Udalak, 2024ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Espedientea jendaurrera atera zen, 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26koan, udal honetako iragarki-taulan argitaratu baitzen.
2025eko urtarrilaren 14an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235 artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako testua da jarraian ageri dena.
Goizuetan, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFAK
Ura.
–Urteko prezioa, etxeko tarifa: 60,67 euro.
–Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 121,27 euro.
Iragarkiaren kodea: L2500808