28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2025erako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Fustiñanako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2025eko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratu zen 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean), eta inork ez du aurkeztu erreklamazio nahiz oharrik. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Fustiñanan, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

ZERGAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Zirkulazioko udal-zerga: Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %15eko karga-tasa. Aplikatu beharreko koefizienteak azken eskualdatzetik igarotako urte-kopuruaren araberakoak izanen dira, toki ogasunei buruzko foru legearen arabera, eta eguneratze hori bidezkoa bada, 2025erako eguneratuko dira. Halakorik egiten ez bada, azkenekoz ezarritakoak aplikatuko dira.

HERRI-LURRAK

–Herri-lurretako aprobetxamenduak eta ehiza barrutia: 2024an aplikatutakoak (2,62 euro/erregu urteko, lehorreko herri-lurrean; 4,63 euro/erregu urteko, ureztalurrean) gehi dagokion KPIaren igoera.

TASAK

–Hornidura eta sareak:

  • Zerbitzuko kuota: 15,00 euro seihilekoan.
  • Kuota aldakorra:
    • Helbidea: 0,60 euro/m³.
    • Industria: 0,70 euro/m³.
    • Abeltzaintza: 0,45 euro/m³.
  • Horniduraren kontratazioa: 125 euro.
  • Sareen kontratazioa: 125 euro.

–Hirigintzako lizentziak: 150 euro/handiak; 60 euro/txikiak.

–Partzelazio-lizentzia: 60 euro.

–Jarduera sailkaturako lizentzia: 80 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 80 euro.

–Ziurtagiriak egitea:

  • Azken hirurtekoa: 2 euro.
  • 4.etik 6. urtera: 3 euro.
  • 6.etik 10. urtera: 4 euro.
  • 10. urtetik gora: 5 euro.

–Konpultsak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Elkartze zibilen erregistroa:

  • Izen ematea: 50 euro.
  • Bajak edo aldaketak: 20 euro.

–Aparkatzeko txartela: 20 euro.

–Pasabiderako lizentzia: plaka, 40 euro; tasa: 6 euro urtean.

–Bide publikoa okupatzea: 40 euro garabiko hileko, 0,60 euro asteko metroko.

–Terrazak eta ostatuak:

  • Alde Zaharra. 26 euro mahaiko.
  • Gainerakoa: 21 euro mahaiko.

–Merkatu txikia:

  • Astebetekoa: 11 euro/saltokia.
  • Hiru hilekoa: 80 euro/saltokia.

–Herri-lurrak eskualdatzea: 3 euro erreguko.

–0-3 urte bitarteko ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren arabera.

–Ludoteka: 25 euro urtean.

–Gazteen txokoaren zentroa: 50 euro urtean.

–Kirolgunea/igerilekua:

  • Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonua:
    • 2021etik 2025era bitartean sortuak: 0 euro.
    • 2020tik 2012ra bitartean sortuak: 35 euro.
    • 2011tik 1960ra bitartean sortuak: 55 euro.
    • 1960a baino lehenago sortuak eta iraupen luzeko langabeak (gutxienez urtebete): 30 euro.
    • Soilik kiroldegiko abonua (igerilekurako sarbiderik gabe): 20 euro.

Deskontuak: familia ugariak, %10.

  • Eguneko sarrerak (igerilekua eta kirolgunea barne):
    • Astelehenetik ortziralera: 4,00 euro.
    • Asteburuak eta jaiegunak: 6,00 euro.
    • 15 aldiz sartzeko abonua: 40,00 euro.

–Gimnasioa:

  • Urtekoa: 180 euro.
  • Hiru hilekoa: 60 euro.
  • Hilabetekoa: 25 euro.
  • Eguneko sarrera; astelehenetik ortziralera: 4 euro.
  • Eguneko sarrera, asteburuetan eta jaiegunetan: 6 euro.
  • 15 aldiz sartzea hiruhileko naturalean: 35 euro.

–Ureztalurretako lurzatiak: 55,00 euro erreguko eta urteko.

–Lehorreko lurzatiak: 3,00 euro erreguko eta urteko.

–Larreak:

  • Lehorreko lurra: 1,50 euro erreguko eta urteko.
  • Ureztalurra: 3,37 euro erreguko eta urteko.

–Cabanillas etxaldeko lurzatiak: Cabanillaseko Udalaren arabera. Adierazten ez bada, 2023rako adostutakoari eutsiko zaio: 76,29 euro erreguko eta urteko.

Iragarkiaren kodea: L2501326