2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Udal brigadaren 2025erako lan-egutegia
Funesko Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 20an, ebazpen bat eman zuen. Haren bidez onetsi zuen Funesko Udalaren brigadako langileen 2025eko lanegunen eta jaiegunen egutegia, eta, orobat, deklaratu zuen zer egun izanen diren baliogabeak epeak zenbatzeari dagokionez. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta ezarri zen urteko egiazko 1.592ko lanordu kopurua, Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuendako, baldin sarturik badaude Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan), eta jarraikiz Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenari (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko asteguneko jaiak).
Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa, 2025eko lan-egutegirako proposamenaren gainean,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea aste barreneko jaiegunen egutegia, 2025ekoa, Funesko Udalaren zerbitzuko brigadako langileendako. Hona hemen:
Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, lanik gabeko egunak dira:
–Maiatzean: 2a.
–Abenduan: 26a.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da Funesko Udalaren zerbitzuko brigadako langileendako, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/199 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:
a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.
Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Funesko Udaleko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2501178