2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025eko ekitaldirako, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluek xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Ezporogin, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.
Iragarkiaren kodea: L2500891