2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudiaren aldaketa. Horren bidez, aldatzen dira 17. artikulua eta kirol instalazioak erabiltzeko prezioen eranskina, 4. puntua gehiturik I. epigrafeko B apartatuan.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Jarraian aldaketaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Gazolatzen, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
ONETSITAKO ALDAKETA
17. artikulua.
Udako denboraldian bakarrik sartzen ahalko da igerilekuetara. Igerilekuak irekita dauden denboralditik kanpo, maiatzean, ekainean eta irailean, abonatuak berdeguneetara sartzen ahalko dira aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, gainerako instalazioetara, arau honetan ezarritako instalazioen erabilera kontuan hartuz. Udako denboraldian, urtebetetze ospakizunetarako, 19:00etatik aurrera baizik ez dira sartzen ahalko instalazioetara abonatuak ez direnak.
I. epigrafea.–Prezio publikoak.
B.–Instalazioen erabilera.
4 Kortesiazko bonuak, gimnasiora, padel pistetara eta pilotalekura sartzeko: abonatuek eskuratzen ahalko dituzte, eta urtean bonu bat bakarrik pertsona bakoitzeko. Kortesiazko bonuak padel pistetara sartzeko badira, gehienez abonatu gabeko 3 lagun sartzen ahalko dira erreserba bakoitzeko.
Padel pistetarako 10 sarrerako bonua, 30 euro.
Asteraingo pilotalekurako 10 sarrerako bonua, 30 euro.
Iragarkiaren kodea: L2501379