2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Ordenantza fiskala, azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2025eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Gazolatzen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2500898