28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

161/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, obstetrizia eta ginekologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 12 lanpostutan gehienez sartzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean obstetrizia eta ginekologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 581E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko azaroaren 7an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko baldintzak betetzen zituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu zutenen aldeko izendapen-proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, obstetrizia eta ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

ÁLVAREZ SARRADO, LETICIA

VEIGA CANUTO, NADIA

DIAZ ABAD, IRANTZU

ZABALETA LOINAZ, IRATI

PEDROARENA LECUMBERRI, ITXASO

PEGENAUTE GONZÁLEZ, LEYRE

CIAURRIZ GORTARI, MARTA

PERÚ BIURRUN, GEMA

ILARRI URABAYEN, ANDREA

ALBERRO TRANCHE, ANA

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe deklaratzea 69853 eta 69854 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

I

ÁLVAREZ SARRADO, LETICIA

64655

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

VEIGA CANUTO, NADIA

64393

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

DIAZ ABAD, IRANTZU

71026

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

ZABALETA LOINAZ, IRATI

66810

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

PEDROARENA LECUMBERRI, ITXASO

68579

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

PEGENAUTE GONZÁLEZ, LEYRE

62798

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

CIAURRIZ GORTARI, MARTA

67553

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

PERÚ BIURRUN, GEMA

60200

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

ILARRI URABAYEN, ANDREA

62926

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

ALBERRO TRANCHE, ANA

68052

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2501233