28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2025erako karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hots, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–Onestea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–%0,22ko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean aplikatuko den karga-tasa %1,10 izanen da.

–%3,00ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–%12,00ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2501057