2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Ordenantza horrek arautuko ditu Udalak ematen dituen laguntzak.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bertizaranan, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2500807