28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ardandegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Titularra: Jose Francisco Tejedor Fernández.

Jarduera: ardandegia.

Tokia: Kale Nagusia 25.

Bargotan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2500893