2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
2025erako karga-tasak
Arellanoko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen ezartzea honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek, 2025eko ekitaldirako:
–Hiri-lurreko ondasunak: %0,22.
–Landa-lurreko ondasunak: %0,22.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatuko dira, bai eta %10eko karga ere, beraren 176. artikuluari jarraikiz.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
Arellanon, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.
Iragarkiaren kodea: L2501305