2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
2025eko lan-egutegia
Arbizuko Udaleko alkateak, 2024ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, udal langileendako 2025rako lan-egutegia onetsi zuen. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:
Ikusi da 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala.
EBAZTEN DUT:
1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira, eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 24a eta 25a. Herriko bestak.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a eta 26: Eguberri eguna eta biharamuna.
2.–Arbizuko Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da egunero, 7:00etatik 16:00etara bete beharrekoa, astelehenetik ortziralera.
Arbizun, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2501160