2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
2025erako karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2024ko azaroaren 21ean egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2025erako:
1. Honako karga-tasa hauek finkatzea:
–Hiri-lurreko ondasunak: %0,20.
–Landa-lurreko ondasunak: %0,20.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5 (aurkeztu beharreko aurrekontua, gutxienez, 285,71 eurokoa izan beharko da).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %15eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1. indizea aplikatuko zaie.
–Herri-lur/luberrien kanona:
a) Laborantzako finkak: 0,009 euro/m² (8 euro/erregua).
b) Baratzeak eta labore bereziak:
- Bizilagunak:
- Lehendabiziko erregua: 0,009 euro/m² (8 euro/erregua).
- Gainerako azalera: 0,027 euro/m² (25 euro/erregua).
- Bizilagunak ez direnak: 0,027 euro/m² (lehendabiziko erregutik, 25 euro/erregua).
Aberinen, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2501266