Iragarkia
28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
170/2025 EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, errektoreak 2024ko otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.
Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2025eko urtarrilaren 28an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2025. URTEKO EKITALDIA
A.–Egitura aldaketak.
A.1. Unitate organikoak sortzea.
Unitate organiko hauek sortu dira:
–KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO ATALA /.
Justifikazioa: atal bat sortzea Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegirako (HBGMI), Irakaskuntza Zerbitzuari organikoki lotutako Teleprestakuntzako eta Ikus-entzunezkoetako unitateei atxikitako TEKAZELen lanak koordinatzeko, HBGMIko zuzendariaren zuzendaritzapean, zeinak, Irakaskuntzako errektoreordearekin batera, ikastegiaren estrategia zehazteko ardura baitu.
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA.
Justifikazioa: unitatearen lan karga handitu denez, eta karga horren kudeaketa gero eta konplexuagoa denez, gomendagarria da egungo Langileria Kudeatzeko Atala bi ataletan banatzea: bata irakasle eta ikertzaileentzat, eta bestea TEKAZELentzat. Hori da, bestalde, unibertsitateek oro har erabiltzen duten eskema.
–KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ KUDEAKETA ADMINISTRATIBOKO BULEGOA.
Justifikazioa: Zerbitzu Juridikoa berregituratzen ari garen honetan, unitate bat behar da zerbitzuak esleituak dituen zereginen kudeaketa administratiboaz arduratzeko.
A.2. Unitate organikoen izena aldatzea.
Unitate organiko honen izena aldatu da:
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA.
Hau izanen da izena hemendik aurrera:
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA.
Justifikazioa: unitatearen lan karga handitu denez, eta karga horren kudeaketa gero eta konplexuagoa denez, gomendagarria da egungo Langileria Kudeatzeko Atala bi ataletan banatzea: bata irakasle eta ikertzaileentzat, eta bestea TEKAZELentzat. Hori da, bestalde, unibertsitateek oro har erabiltzen duten eskema.
A.3. Unitate organikoen atxikipena aldatzea.
Unitate organiko honen atxikipena aldatu da:
Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia Hezkuntzaren Berrikuntzarako Atalari atxiki zaio.
UNITATEAREN IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO ATALA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA |
B.–Lanpostuen aldaketa.
B.1. Funtzionario lanpostuak sortzea.
Lanpostu hauek sortu dira:
KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA.
–OLko teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 897.
- Maila: A.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: gaur egun dagoen lan karga eta berriki eskatu eta eman diren proiektu ugariak kontuan hartuta, atal honen egungo egitura handitzea eta teknifikatzea planteatu da. Eskatutako lanpostua, zehazki, OLko teknikaria izateko da. Zeharkako laguntza emanen du Europako eta nazioarteko proiektuen tipologia guztietan, eta, hala, gastuen kudeaketarekin, justifikazioen segimenduarekin eta auditoretzekin lotutako prozesu guztiak bateratu eta hobetuko dira.
Plantilla handitzeak aldaketak ekarriko ditu Europako eta nazioarteko proiektuen gastuen segimendua, justifikazioak eta auditoretzak kudeatzeko moduan ere, eta funtsean arrazoi hauengatik dago justifikatua:
–Eskatutako proiektuen kopuruaren hazkunde nabarmena: azken urtean 48 proiekturen aurkezpena kudeatu da, eta haien deialdietan kontu handiz egin beharra zegoen NUPen parte-hartzearen artikulazioa eta aurrekontua, kostu eredu berri eta konplexuak kontuan hartuta.
–Emandako proiektuen kopuruaren hazkunde esponentziala: azken urtean Europako 13 proiektu berri eman dira, eta haietako askok oso kudeaketa konplexua eskatzen dute (Interreg POCTEFA, Interreg SUDOE, Euroeskualdea eta kostu eredu berriak dituzten Europako Horizon deialdi batzuk).
–Laguntza administratiboko egiturak indartu beharra Europako eta nazioarteko proiektuen gastuak, justifikazioak eta auditoretzak kudeatzeko.
KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA.
–OLko teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 898.
- Maila: A.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: azken hilabeteetan, Ikerketa Zerbitzuan zenbait lan tekniko berriri heldu beharra detektatu da, eremu hauetan zehazki:
1.–NUPen ezagutzan oinarritutako entitateak (EOE) sortzen laguntzea: Ikerketa Zerbitzuak (batez ere zerbitzuko zuzendaritzak) laguntza eta orientazioa ematen die ikertzaileei bai Unibertsitateak EOEetan parte har dezan eskatzeko, bai EOEak eratzeko. Halaber, laguntza ematen dio Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari NUPeko EOEen Batzordeak ebaluatzen dituen proposamenen berrikuspenean, prestaketan eta haiei buruzko eztabaidan, bai eta Gobernu Kontseiluari igortzen zaizkion proposamenetan ere. Gero eta eskari eta kontsulta gehiago daudenez, beharrezkoa da zeregin horietan laguntzeko teknikari bat sartzea; gainera, gaur egun baliabide faltagatik egiten ez diren beste zeregin batzuk ere egin eta koordinatuko lituzke, hala nola eratutako EOEen segimendua egitea eta haien konpromisoen betetze-maila berrikustea.
2.–Ikertzaileei beren ikerketan alderdi etikoak detektatzen eta planteatzen laguntzea. Ikerketa-proposamenen berrikuspen etikoei dagokienez erakunde finantzatzaileek egiten dituzten eskakizun berrien ondorioz, Unibertsitateak (Ikerketa Zerbitzuaren bidez) ikerketa-proiektuetako alderdi etikoak aztertzeko eta behar bezala planteatzeko zerbitzua eskaini behar du. Era berean, Unibertsitateko ikertzaileak gero eta gehiago ari dira ikerketa-mota eta -metodologia berriak baliatzen beren ikerketetan, eta, haien ondorioz, besteak beste, datu pertsonalak erabili eta maneiatu behar dituzte, ikerketa klinikoa, medikoa edo sanitarioa egin behar dute (subjektu esperimentalekin edo gabe), eta animaliekin edo babesteko eta eusteko bitarteko bereziekin esperimentatu behar dute. Horregatik guztiagatik, Unibertsitatean osatzen ari den Etika Batzorde berriari laguntza emateko premiarekin batera, beharrezkoa da zeregin horietan espezializatuko diren langile tekniko berriak sartzea.
Azaldutako guztiagatik, ondorioztatzen da beharrezkoa dela Ikerketa Zerbitzuan teknikari espezializatu bat lehenbailehen sartzea, aipatutako zeregin tekniko berriei heldu ahal izateko.
KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA.
–OLko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 899.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Europako proiektuen bereizketa dela-eta Atalean egindako aldaketen ondoren, beharrezkoa da Prestakuntza Solidarioko programa, Nafarroako Gobernuaren Lankidetza Teknikoko proiektuak eta, oro har, garapenerako nazioarteko lankidetza indartzea.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA.
–Atalburua.
- Lanpostuaren zk.: 900.
- Maila: A/B&.
- Erabateko arduraldiaren osagarria: %55.
- Zuzendaritza-osagarria: %20.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Lanaldia: zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Atala sortzearen ondorioz, atalburutzako lanpostu bat sortu beharra dago.
–OLko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 901.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: langileen kudeaketaren arloan izandako lan kargaren igoerara egokitu behar da plantilla.
KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / -
–OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua).
- Lanpostuaren zk.: 902.
- Maila: A.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
–OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua).
- Lanpostuaren zk.: 903.
- Maila: A.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO ATALA.
–Atalburua.
- Lanpostuaren zk.: 904.
- Maila: A/B&.
- Erabateko arduraldiaren osagarria: %55.
- Zuzendaritza-osagarria: %20.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Lanaldia: zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Hezkuntzaren Berrikuntzarako Atala sortzearen ondorioz, atalburutzako lanpostu bat sortu beharra dago.
ERREKTORETZA /-/-/ BERDINTASUNA.
–Berdintasuneko teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 905.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: NUPek aurrera egin du azken urteotan berdintasunaren arloan, berdintasun plan bat onartu baitu, baina erronka berriei egin behar die aurre oraindik, eta langile gehiago behar dira haietaz arduratzeko.
–Unibertsitateen arau esparru berriak, hots, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak ezarritakoak, protagonismo handia ematen dio berdintasun printzipioari, eta eskatzen du ikuspegi hori zeharkako printzipio gisa inplementatzea unibertsitate politika guztien garapenean. Horretarako, Berdintasunerako Unitatea sortzea eskatzen du, eta baliabideak ematea ekintza guztietan ikuspegi hori sustatzen joateko.
–2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak –unibertsitateko ikasketen eta haien kalitatea ziurtatzeko prozeduraren antolamendua ezartzen du errege dekretu horrek– 4.2 b) artikuluan adierazten du unibertsitateko tituluek, diseinatzen eta ezartzen direnetik, genero ikuspegia txertatu behar dutela beren edukietan. Hau da, genero eta berdintasun ikuspegia txertatu behar dela unibertsitateko ikasketetan. Horren ondorioz, NUPek, Curriculumean Jasangarritasun Irizpideak txertatzeko Planaren esparruan, eskaintzen dituen titulazio guztietan ikuspegi hori txertatzeko erronkari egin behar dio aurre. Testuinguru horretan, beharrezkotzat jotzen da NUPeko Berdintasunerako Unitatea indartzea figura tekniko berri batekin, arau esparru berriek arlo horretan ezartzen dituzten eskakizunak garatu ahal izateko.
–Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko 10/2022 Lege Organikoak jazarpenari aurrea hartzeko eta arreta emateko plan bat diseinatzera behartzen gaitu, eta horrek arreta bulego bat abian jartzea dakar berekin, bai eta Unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako prebentzio ekintzak diseinatzea ere.
ERREKTORETZA /-/ IKUSKAPEN ATALA.
–OLko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 906.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Hizkuntza-eskakizuna: euskarako B2 maila.
- Lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak 43. artikuluan ezartzen du unibertsitateetan zerbitzuen ikuskaritza bat egonen dela, oinarrizko unitate gisa, eta independentzia eta autonomia printzipioen arabera jardunen duela.
Haren eginkizuna da Unibertsitateak ematen dituen zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela zaintzea, hots, haiek arautzen dituzten lege eta arauen arabera, eta, beraz, haren jarduera-eremua Unibertsitateko komunitatera zabaltzen da.
Gaur egun, errektorearen mende dago organikoki, eta Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzaren mende funtzionalki.
Berriki onetsi den araudia dela-eta, Ikuskapen Unitateak esleitutako eginkizun berrietara egokitu behar ditu bere araudia eta taldea. Jarduera-eremua Unibertsitateko langile guztiei zabaldu zaie, eta, beraz, jarduera-planak irakasle eta ikertzaileen eta TEKAZELen ikuskaritzan egin beharreko jarduketak eta prozedurak jaso beharko ditu. Gainera, diziplina-espedienteak hasteari eta izapidetzeari dagokionez, Unibertsitateko komunitate osoa hartzen du kontuan, hots, baita ikasleak ere.
Jarduera-eremua ikasleei ere zabaltzea kontraesanean dago Unibertsitateko Bizikidetzari buruzko 2022ko otsailaren 24ko 3/2022 Legearekin; izan ere, lege horren 19. artikuluan –Diziplina Prozedurari buruzkoan– adierazten denez, Errektoretzako titularra arduratuko da dagokion ebazpenaren bidez prozedura hasteaz, eta ebazpen horretan instruktorea izendatuko du.
Beraz, beharrezkoa da Ikuskapen Unitatea baliabidez hornitzea.
KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / OSASUN ZIENTZIEN SAILA-LABORATEGIARI LAGUNTZEKO UNITATEA.
–Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 907.
- Maila: C.
- Espezialitatea: Laborategi Kliniko eta Biomedikoa.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %23,52.
- Lanaldia: zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: gaur egun, Osasun Zientzien Fakultateko Osasun campusean Laborategiko Zerbitzuetako ofizialen hiru lanpostu daude (bik Laborategi Kliniko eta Biomedikoko espezialitatea dute, eta besteak Anatomia Patologikoko espezialitatea). Medikuntzako eta Erizaintzako graduetako irakasgaien saio praktikoak planifikatzen, prestatzen eta haietarako materiala kudeatzen laguntzen dute. Jarduera horiek anatomiako moduluan, oinarrizko zientzietako laborategietan eta Simulazio Zentroan egiten dira. Gainera, Paziente Simulatuen Programa kudeatzen dute eta Ebaluazio Kliniko Objektibo Egituratuak egiteko laguntza ematen dute.
2025-2026 ikasturtetik aurrera, Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berria irekitzearekin batera, instalazio handiagoak eta berrituak izanen dira irakaskuntza praktiko hori garatzeko, eta horrek ekarriko du laborategiko teknikarien lan karga handitzea, mota askotako materiala eta ekipamendu sofistikatuagoa kudeatu eta erabili beharko baitute. Halaber, Psikologiako Graduko ikasleak Osasun campusera lekualdatzea aurreikusita dago. Horrek guztiak justifikatzen du beste teknikari lanpostu bat sartu beharra, egungo zereginak bere gain hartu eta etorkizuneko erantzukizun gehigarri horiei aurre egin diezaien.
KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA.
–Zerbitzuetako ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 908.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Lanaldia: zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: orain arte, zerbitzuetako ofizialen lanpostuen atxikipenak aldatu dira Sarioko eta Osasun Zientzien Fakultateko beharrei erantzuteko. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berria irekitzearekin batera, Fakultateko ikasgelei eta espazioei euskarria eman beharko zaie, eta, beraz, lanpostu gehiago sortu behar dira.
–Zerbitzu Orokorrak.
- Lanpostuaren zk.: 909.
- Maila: D.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %8,35.
- Lanaldia: zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Zerbitzu Orokorretako lanpostu berri bat sortu behar da gaur egun Zerbitzu Orokorretako langileak dituzten eraikinetan arreta espezifikoa emateko.
KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ KUDEAKETA ADMINISTRATIBOKO BULEGOA.
–Bulegoburua.
- Lanpostuaren zk.: 910.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Zuzendaritza-osagarria: %10.
- Lanpostuaren osagarria: %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Kudeaketa Administratiboko Bulegoa sortzearen ondorioz, bulogoburutzako lanpostu bat sortu beharra dago.
B.2. Aldi baterako langileen lanpostuak sortzea.
ERREKTORETZA /
–Aholkularia.
- Lanpostuaren zk.: 911.
- Herria edo hiria: Iruñea.
- Ordainsaria: kudeatzaileordetzak jasotzen duenaren parekoa.
Justifikazioa: Gobernu Taldea aldatu ondoren, beharrezkotzat jotzen da Kudeatzailetzaren berezko gaietan esperientzia duen figura bat izatea aldi baterako, zeinak behar den aholkularitza emanen baitu arlo horretako trantsizioa errazteko.
C.–Lanpostuen aldaketa.
C.1. Atxikipena aldatzea.
Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
541 | OLko TEKNIKARIA (ADAR JURIDIKOA) | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA /-/ - |
139 | ATALBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA |
54 | OLko KUDEAKETARIA | ||
673 | OLko KUDEAKETARIA | ||
142 | BULEGOBURUA (TEKAZEL) | ||
789 | OLko ADMINISTRARIA | ||
20 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA |
717 | OLko KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA /-/ - | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA |
603 | OLko KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA |
883 | OLko KUDEAKETARIA | ||
144 | BULEGOBURUA (IKERTZAILEAK) | ||
146 | BULEGOBURUA (SARBIDEA ETA HORNIDURA) | ||
55 | BULEGOBURUA (IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK) | ||
366 | OLko ADMINISTRARIA | ||
793 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / |
Justifikazioa: zerbitzua egituratzen den atal bakoitzari atxiki behar zaizkio lanpostuak, gaur egun betetzen dituzten zereginak kontuan hartuta.
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
58 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA /-/-/- | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO ATALA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA |
Justifikazioa: kudeatzailetzan dauden administrari lanpostuetako bat (C mailakoa) Hezkuntzaren Berrikuntzarako Atal berriari atxiki behar zaio, kontuan hartuta HBGMIk egiten dituen jardueren kudeaketaren bolumena eta, zehazki, han egiten den administrazio lana, hau da, irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza-ikastaroen eta PINNE proiektuen egiaztagiriak eta segimendua, bai eta HBGMIko GUFaren erosketen eta aurrekontuaren kudeaketa administratiboa ere.
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
506 | OLko KUDEAKETARIA (Ikus-entzunezkoak) | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA /-/ HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO ATALA / HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZARAKO GOI MAILAKO IKASTEGIA |
583 | OLko KUDEAKETARIA (Ikus-entzunezkoak) | ||
584 | OLko KUDEAKETARIA (Teleprestakuntza) | ||
585 | OLko KUDEAKETARIA (Teleprestakuntza) | ||
716 | OLko KUDEAKETARIA (Teleprestakuntza) | ||
715 | OLko TEKNIKARIA (Berrikuntza Pedagogikoa) | ||
488 | OLko TEKNIKARIA (Informatika Zerbitzua) (2) |
Justifikazioa: HBGMIko langileak erabaki honetan sortu den Hezkuntzaren Berrikuntzarako Atal berriari atxiki behar zaizkio.
C.2. Hizkuntza-eskakizuna aldatzea.
58 zenbakiko administrari lanpostuari (C maila) hizkuntza-eskakizun hau esleitu zaio: euskarako B2 maila.
Justifikazioa: Hezkuntzaren Berrikuntzarako Atalaren hizkuntza-beharrei erantzun behar zaie; aipatutako lanpostua atal horri atxiki zaio erabaki honen bidez.
Iragarkiaren kodea: F2501549
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
