28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez urtebete luzatzen baita lurzoru urbanizaezinerako baimenerako ezarritako bi urteko legezko epealdia, jakinarazpenetik zenbatuta, Oteitzako udal mugartean zerriak gizentzeko instalazio batentzat (haren titularra Biurrun SL da). Aipatu baimena ingurumen baimen integratuarekin batera eman zitzaion, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1326E/2022 Ebazpenaren bidez, eta ebazpen hori 2022ko abenduaren 20an jakinarazi zitzaion titularrari.

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1326E/2022 Ebazpenaren bidez emana; ebazpen hori 2022ko abenduaren 20an jakinarazi zitzaion titularrari.

Ebazpen horren bigarren puntuan xedatutakoarekin bat, instalazioari lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena eman zitzaion, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta kontuan hartuta ebazpen horren VII. eranskinean jasotako determinazioak bete beharra. Ebazpen horrek babesten zituen jarduera edo jarduketak gehienez ere bi urteko epean gauzatu edo abian jarri behar ziren, jakinarazpena egin zen egunetik; epe hori bukatuta, besterik gabe agortuko ziratekeen baimenaren ondorioak, eta baimena eraginkortasunik gabe geldituko zatekeen.

2024ko azaroaren 11n, titularrak eskabide bat aurkeztu zuen aipatu ebazpenaren bidez eman zitzaion lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena luzatzeko, instalazioak egokitu behar dituelako 306/2020 Errege Dekretuaren ondoriozko eskakizunak betetzeko (306/2020 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, zerri-ustiategi intentsiboen oinarrizko antolamendu-arauak ezartzen dituena eta zerri-aziendako ustiategi estentsiboen oinarrizko antolamendu-araudia aldatzen duena).

Aurkeztutako eskabidea aztertuta, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ondorioztatu du onargarria dela –ebazpen honen eranskin gisa jasoa dagoen 2024ko abenduaren 9ko txostenaren arabera–, uste baitu kasu honetan betetzen direla Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluak zehazten dituen inguruabarrak. Horregatik, proposatu du urtebete luzatzea lurzoru urbanizaezinean baimendutako jarduerak gauzatu edo abian jartzeko epea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Urtebete luzatzea lurzoru urbanizaezinerako baimenerako ezarritako bi urteko legezko epealdia, jakinarazpenetik zenbatuta, Oteitzako udal mugartean zerriak gizentzeko instalazio batentzat (haren titularra Biurrun SL da). Aipatu baimena ingurumen baimen integratuarekin batera eman zitzaion, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1326E/2022 Ebazpenaren bidez, eta ebazpen hori 2022ko abenduaren 20an jakinarazi zitzaion titularrari.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Biurrun SLri, Oteitzako Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari eta Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2500523