1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
16E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Buñuelgo udal mugartean metalezko osagaiak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Engineering Mechanical Systems SL da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.9 taldean.
2024ko abenduaren 12an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hiru hondakin mota sartzeko, 17 04 05 EHZ kodea dutenak, ekoizpen prozesuari dagozkionak.
2024ko abenduaren 17an, aurkeztutako eskaeraren berrikuspena jakinarazi zuen Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, eta balorazio hau ondorioztatu zuen:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
17 04 05 | Txatarra | Ez da bidezkoa sartzea. 17 zenbakiko kodeak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak dira. Haren ordez, 12 01 01 kodea sartuko da, hobeki egokitzen zaiolako hondakin hori sortzen duen prozesuari |
17 04 05 | Txirbila |
17 04 05 | Oxiebaketa |
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da. Haren barnean, titularrak beste aldaketa bat eskatu du ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzetan, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin batzuk sartzeko, ekoizpen prozesuari dagozkionak. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu egin ditu eskatutako aldaketa berriak, eta balorazio hau ondorioztatu du:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
17 04 05 | Txatarra | Ez da bidezkoa sartzea. 17 zenbakiko kodeak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak dira. Haren ordez, 12 01 01 kodea sartuko da, hobeki egokitzen zaiolako hondakin hori sortzen duen prozesuari |
17 04 05 | Txirbila |
17 04 05 | Oxiebaketa |
15 01 01 | Paperezko eta kartoizko ontziak | Onartzen da hondakinen zerrendan sartzea |
15 01 02 | Plastikozko ontziak |
15 01 06 | Ontzi nahasiak (hondakin nahasketa) |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea Buñuelgo udal mugartean metalezko osagaiak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Engineering Mechanical Systems SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Engineering Mechanical Systems SLri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2500533