1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
5/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Corellako (Nafarroa) goi-horniduraren adarra zati batean berritzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 514/2024 Ebazpenaren bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateak eskatutako lankidetza-araubidea onartu zen, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren 15 egunez eta Moncayoko Ur Mankomunitatea aitortu zen desjabetze-espedientearen onuradun.
Epea bukatu da, eta finka hauei buruzko alegazioak jaso ziren: CI-01, CI-03, CI-04, CI-06, CI-07, CI-08, CI-11, CI-12, CI-17, CI-18, CI-24, CI-25, CI-27, CI-28, CI-29, CI-31, CI-32, CI-35, CI-37, CI-38, CI-41, CI-57, CI-58, CI-60, CI-61, CI-76, CI-77, CI-78, CI-79, CI-80, CI-81, TU-87 eta TU-88. 2025eko urtarrilaren 9an beste alegazio bat jaso zen, CI-14 finkari buruzkoa.
Jarraian, alegazio guztiei erantzunen zaie, lau multzotan.
1.–Kode hauek dituzten finkak: CI-01, CI-03, CI-04, CI-07, CI-08, CI-11, CI-12, CI-14, CI-17, CI-18, CI-24, CI-25, CI-27, CI-28, CI-29, CI-31, CI-32, CI-35, CI-37, CI-38, CI-41, CI-57, CI-58, CI-60, CI-61, CI-76, CI-77, CI-78, CI-79, CI-80, CI-81.
Adierazitako finken titulartasunaren inguruan formulatutako alegazioei dagokienez, interesdunek alegatu zuten lurzati horiek ez direla Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak; interesdun horienak berenak direla zioten, dagozkien erregistro-inskripzioekin bat etorriz, eta Hipoteka Legearen 38. artikuluan xedatutakoa argudiatu zuten, besteak beste.
Alegazio horiei erantzuteko, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak txostena eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari 2024ko abenduaren 20an. Hauek dira txosten horren ondorioak:
"Alegazioaren xede diren lurzatiak aprobetxatzeko eskubidea dute partikularrek, ez baita aurkeztu haien legezko jabearen (Cintruenigoko Udala) kausarik dakarren titulurik eta ez baita inolako epai judizialik eta bestelako dokumenturik aurkeztu. Baloratu egin beharko lirateke, aurreko azterketetan ez baitziren baloratu (Eloy Colom Piazuelo jaunaren azterketa, 2000. urtekoa, eta Aholkularitza Juridikoak 2003an egindako azterketa).
Dokumentu bidez egiaztatu dira jabari-titulua eta ondasunen identifikazioa, eta partikularrek ez dute usukapiorik egin, herri-lurrek zuzenbide erromatarretik dituzten pribilegioak direla eta (gizakien merkataritzatik kanpoko ondasunak); haien izaerak eta xedeak ez du inolako aldaketarik izan, dena delako erabilera izan dutela ere, Nafarroako Udal Administraziorako Erregelamenduan berariaz xedatu zenez. Partikularrek ezin izan dutenez erakutsi lurren jabeak direla ziurtatzen duen erregistro-inskripziorik, inskripzioa iuris tantum baita, kontrakoaren frogatzat hartzen da, eta, gainera, ez dira ekintza eta kontratu baliogabeak baliozkotu. Hortaz, ez da baliozkotzen geroko eskuratzea, fede onez egina izan arren, eta hala berretsi zuten Nafarroako Probintzia Auzitegiaren 208/2006 epaiak eta Justizia Auzitegi Nagusiaren 22/03/1997 epaiak.
Katastroak ere ez du jabetza zehazten, zerga-ondorioetarako erregistroa eta onibarren eta beste aberastasun batzuen erregistroa da, beste helburu batzuetarako erabilia".
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako alegazio guztiak ezesten dira.
2.–CI-06 kodea duen finka.
Katastro-titularrak alegatu du erregistro-titulartasuna aldatzeko izapideak egiten ari dela finka bere izenean jartzeko; orain arte ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu.
Alegazioa ezetsi da, eta jakinarazi zaio edozein unetan aurkezten ahalko duela titular desjabetuaren izaera aitortzen dion dokumentazioa, espedientean sartzeko, egungo erregistro-jabeen ordez eta Cintruenigoko Udalaren herri-lurren titulartasuna mantenduz.
3.–CI-07 kodea duen finka.
CI-03, CI-04 eta CI-07 lurzatiak Cintruenigoko Udalaren herri-lurretakoak ez direla alegatzeaz gainera, CI-03 eta CI-04 finken titularrak aurkeztu du CI-07 finka jabetza-erregistroan jasotako jabeei erosteko eskritura publikoaren parte bat, eta alegatu du CI-07 finkaren titularra dela.
Alegazioa baietsi da, eta jakinarazi zaio eskritura publiko osoa aurkeztu beharko duela. Halaber, Cintruenigoko Udalaren herri-lurren titulartasuna mantentzen da.
4.–TU-87 eta TU-88 kodeekiko finkak.
Jabetzak bi aukera proposatu ditu hodiaren trazatua aldatzeko, TU-88 finkaren gaineko ondorio ekonomikoak eta nekazaritzakoak minimizatze aldera.
Moncayoko Ur Mankomunitatetik jasotako idatziaren arabera, "Alegazioan planteatutako proposamenak desbideratze berri bat eta beste lurzati baten ukipena dakartza berekin, baina, espedientean jasotako txosten teknikoak eta ekonomikoak eta finken ezaugarri bereziak kontuan hartuta, Moncayoko Ur Mankomunitate honek erabaki du TU-88 lurzatirako desbideratze alternatiboa baimentzea. Alegazioan aurkeztutakoaren antzekoa izanen da desbideratzea, baina kanalizazioaren trazatua mantenduko da, bidearekiko paraleloan, eta zortasun iraunkorra hasiera batean ukitutako lurzatietan izanen da. Ondorio hauek izanen ditu:
–Trazatuaren desbideratzea eta zortasun iraunkorra TU-87 lurzatian.
–Zortasun iraunkorra eta aldi baterako okupazioa areagotzea TU-89 lurzatian.
–Aldi baterako okupazio bat aztertzea bidean, Tuterako bidean eta Tuterako 48 poligonoko 26 eta 27 lurzati ez ukituetan; alegatzailearen jabetzakoak dira hasiera batean.
–4 metro zabaleko zerrenda bat ukitzea TU-88 lurzatian zehar, haren mendebaldetik doan bidearen ondoan. Bidetik gertu mahatsondoak daudenez, beharrezkoa da ilara bakoitzeko 2 mahatsondo ukitzea; beraz, 66 mahatsondo inguruk izanen lukete eragina".
Aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna kontuan hartuta, bidezkoa da desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzea eta hura behin betiko onestea, ebazpen honen eranskinean xedatutakoari jarraikiz.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko onestea "Corellarako (Nafarroa) goi-horniduraren adarra zati batean berritzea" izeneko proiektua, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartza.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko eta Tuterako udaletxeetako eta Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-tauletan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea alegatzaileei, TU-89 finkaren titularrari, Cintruenigoko eta Tuterako udalei, Moncayoko Ur Mankomunitateari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari. Horrekin batera adieraziko zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
CORELLAKO (NAFARROA) GOI-HORNIDURAREN ADARRA ZATI BATEAN BERRITZEA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | LUZERA/ ZORTASUNA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m² | KUTXATILAK | POLIGONOA | LURZATIA | AZALPENA |
ml | m² | un. | m² |
CINTRUENIGOKO UDAL-MUGARTEA |
CI-01 | Juan Miguel Sánchez Chivite | 83,5 | 250,5 | 1002 | - | - | 2 | 485 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-02 | M. Mercedes Martínez Yanguas | 23,05 | 69,15 | 277 | - | - | 2 | 599 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-03 | Carlos Bea Garbayo | 23,76 | 71,28 | 285 | - | - | 2 | 598 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-04 | Carlos Bea Garbayo | 52,75 | 158,25 | 633 | - | - | 2 | 603 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-05 | Alfonso José Ayensa Rincón | 47,22 | 141,66 | 567 | - | - | 2 | 601 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-06 | Julia Cornago Montes | 25,45 | 76,35 | 305 | - | - | 2 | 602 | Urezt. alorra |
José Martinez Cornago | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-07 | Carlos Bea Garbayo | 51,22 | 153,66 | 615 | - | - | 2 | 678 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-08 | Joaquín Sesma Sánchez | 53,49 | 160,47 | 642 | - | - | 2 | 676 | Urezt. alorra |
M. Carmen Sesma Ramírez | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-09 | Silvia M.ª Garbayo Alvero | 25,36 | 76,08 | 305 | - | - | 2 | 674 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-10 | Silvia M.ª Garbayo Alvero | 22 | 66 | 263 | - | - | 2 | 675 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-11 | Felix Ayensa Alfaro | 47,1 | 141,3 | 565 | - | - | 2 | 677 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-12 | Jose Antonio Ayensa Madurga | 20,25 | 60,75 | 243 | 1 | 4 | 2 | 43 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-13 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 14,7 | - | - | - | - | 2 | 556 | NA-160 errepidea |
CI-14 | Miguel Angel Sesma Fernández | 247,54 | 742,62 | 2.969 | - | - | 3 | 1213 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-15 | Luis Adolfo Randez Martínez | 13,82 | 41,46 | 111 | - | - | 3 | 1309 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-16 | Serafín Martínez Mateo | 2,53 | 7,59 | 35 | - | - | 3 | 1308 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-17 | M.ª Teresa Beltran Alcorta | 81,67 | 245,01 | 942 | - | - | 3 | 1310 | Urezt. alorra |
Carlos Andrés Chivite | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-18 | Carlos Andrés Chivite | 0 | 0 | 15 | - | - | 3 | 1306 | Ureztalurreko olibadia |
M.ª Teresa Beltran Alcorta | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-18/1 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 3 | - | - | - | - | - | - | Isurbidea |
CI-19 | Francisca Alia González | 33,78 | 101,34 | 404 | - | - | 3 | 1307 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-20 | Francisco Javier Martínez Fernández | 14,98 | 44,94 | 120 | - | - | 3 | 410 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-21 | Cintruenigoko Udala | 3,74 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-22 | Jorge Marín Navascués | 70,63 | 211,89 | 848 | - | - | 3 | 409 | Ureztalurretako mahastia eta almendrondoak |
Concepción Atienda Alduan | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-22/1 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 3 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
CI-23 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 45,6 | - | - | - | - | 3 | 1066 | Altxonbidea |
CI-24 | M.ª Camino Lozano Sanchez | 501,21 | 1.503,63 | 6.018 | - | - | 3 | 516 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-24/1 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 3 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
CI-25 | M.ª Camino Lozano Sanchez | 15,68 | 47,04 | 189 | - | - | 3 | 738 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-26 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 4 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
CI-27 | M.ª Camino Lozano Sanchez | 32,56 | 97,68 | 390 | 1 | 5 | 3 | 740 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-27/1 | Cintruenigoko Udala | 2,5 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-28 | M.ª Camino Lozano Sanchez | 140 | 420 | 1.681 | - | - | 3 | 739 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-29 | Jorge Chivite Ayala | 165,39 | 496,17 | 1.986 | - | - | 3 | 814 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-30 | Cintruenigoko Udala | 2,65 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-31 | Francisco Javier Garbayo Fuentes | 166,47 | 499,41 | 1.998 | - | - | 3 | 863 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-32 | Francisco Javier Garbayo Fuentes | 103,02 | 309,06 | 1.206 | - | - | 3 | 861 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-33 | Riegos de Huertas Mayores sindikatua | - | - | 30 | - | - | 3 | 913 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-34 | Cintruenigoko Udala | 8,72 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-35 | José Ignacio Mena Fernández | 63,77 | 191,31 | 512 | - | - | 4 | 1160 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-36 | Teodoro Angel Garbayo Chivite | 47,15 | 141,45 | 566 | - | - | 4 | 1162 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-37 | José Ignacio Mena Fernández | 53,16 | 159,48 | 616 | - | - | 4 | 1161 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-38 | Ernesto García Fernández | 16,33 | 48,99 | 217 | - | - | 4 | 1218 | Urezt. almendrondoak |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-39 | Cintruenigoko Udala | 27,02 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-40 | José Manuel Trincado Garbayo | 92,38 | 277,14 | 1.118 | - | - | 4 | 1217 | Urezt. mahastia |
M. Luisa Rincón Pérez | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-41 | Faustino León Chivite | 233,64 | 700,92 | 2.800 | - | - | 4 | 1318 | Urezt. mahastia |
Pedro Antonio León Chivite | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-42 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 1,5 | - | - | 1 | 4 | - | - | Ur-ibilgua eta larreak |
CI-43 | Eneko Churruca Fernández | 86,13 | 258,39 | 1.038 | - | - | 4 | 1317 | Urezt. alorra |
Xabier Churruca Fernández | | | | | | | | |
Juan José Fernández Azcue | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-44 | Germán Mena García | 56,8 | 170,4 | 671 | - | - | 4 | 1403 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-45 | M. Nieves Azagra Randez | 117,93 | 353,79 | 946 | - | - | 4 | 1402 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-46 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 3 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
CI-47 | Marivico Garbayo Domínguez | 32,6 | 97,8 | 427 | - | - | 4 | 1474 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-48 | Cintruenigoko Udala | 28,64 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-49 | Félix Martínez Ugarte | - | - | 13 | - | - | 4 | 1404 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-50 | Jesús Trincado Chivite | 27,13 | 81,39 | 215 | - | - | 4 | 1480 | Ureztalurreko olibadia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-51 | Serafín Azagra Yanguas | 10,79 | 32,37 | 123 | - | - | 4 | 1479 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-52 | Cintruenigoko Udala | 6,9 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-53 | Jesús Trincado Chivite | 31,32 | 93,96 | 375 | - | - | 4 | 1478 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-54 | Jesús Trincado Chivite | 95 | 285 | 1.083 | - | - | 4 | 1567 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-55 | Félix Martínez Ugarte | - | - | 67 | - | - | 4 | 1476 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-56 | Alicia Chivite Navascués | - | - | 6 | - | - | 4 | 1473 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-57 | Excavaciones Técnicas SL | 119,2 | 357,6 | 1.428 | - | - | 4 | 1564 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-58 | Excavaciones Técnicas SL | 22,75 | 68,25 | 269 | - | - | 4 | 1566 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-59 | Cintruenigoko Udala | 3,6 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-60 | Excavaciones Técnicas SL | 246 | 738 | 2.952 | - | - | 4 | 1688 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-61 | Excavaciones Técnicas SL | 102,47 | 307,41 | 1.147 | - | - | 4 | 1690 | Urezt. alorra |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-62 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | - | - | 15 | - | - | 4 | 1689 | Ureztalurreko olibadia |
CI-63 | Cintruenigoko Udala | 4,21 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-64 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 92,05 | 276,15 | 1.107 | 1 | 4 | 4 | 2306 | Urezt. alorra |
CI-65 | La Navako eta Alhamako ureztatzaileen elkartea | 4,6 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
CI-66 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 61,4 | 184,2 | 736 | - | - | 4 | 2305 | Urezt. alorra |
CI-67 | Cintruenigoko Udala | 10,96 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-68 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 34,43 | 103,29 | 412 | - | - | 4 | 2293 | Urezt. alorra |
CI-69 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 131,4 | 394,2 | 1.297 | - | - | 4 | 2294 | Urezt. alorra |
CI-70 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 106,6 | 319,8 | 1.279 | - | - | 4 | 2295 | Urezt. alorra |
CI-71 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 104,07 | 312,21 | 1.249 | - | - | 4 | 2296 | Eguzki baratzea |
Opdenergy Holding SA | | | | | | | | |
CI-72 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 101,18 | 303,54 | 1.215 | - | - | 4 | 2297 | Eguzki baratzea |
Opdenergy Holding SA | | | | | | | | |
CI-73 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 100,67 | 302,01 | 1.208 | - | - | 4 | 2298 | Eguzki baratzea |
Opdenergy Holding SA | | | | | | | | |
CI-74 | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 110,3 | 330,9 | 1.324 | 1 | 3 | 4 | 2299 | Eguzki baratzea |
Opdenergy Holding SA | | | | | | | | |
CI-75 | Cintruenigoko Udala | 4,65 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
CI-76 | Rita Aliaga Montes | 13,85 | 41,55 | 94 | - | - | 4 | 2428 | Urezt. mahastia |
Hilaria Chivite Chivite | | | | | | | | |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-77 | Amaya Chivite Martínez | 243,67 | 731,01 | 2.902 | - | - | 4 | 2427 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-78 | Amaya Chivite Martínez | 146,53 | 439,59 | 1.759 | - | - | 4 | 1843 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-79 | Amaya Chivite Martínez | 180,26 | 540,78 | 2.157 | - | - | 4 | 1859 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-80 | Francisco Javier Garbayo Fuentes | 50,69 | 152,07 | 607 | - | - | 4 | 1858 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-81 | Francisco Javier Garbayo Fuentes | 30,38 | 91,14 | 365 | - | - | 4 | 1877 | Urezt. mahastia |
Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | | | | | | | | |
CI-82 | Cintruenigoko Udala | 4,87 | - | - | - | - | - | - | Bidea |
TUTERAKO UDAL-MUGARTEA |
TU-83 | Francisco Javier Garbayo Fuentes | 41,75 | 125,25 | 494 | - | - | 48 | 38 | Urezt. mahastia |
TU-84 | Emilio Gregorio Acarreta Latorre | 38 | 114 | 305 | - | - | 48 | 36 | Urezt. almendrondoak |
M. Jesús Sanz Ramos | | | | | | | | |
TU-85 | Emilio Gregorio Acarreta Latorre | 350,82 | 1.052,46 | 2.778 | 1 | 3 | 48 | 37 | Urezt. almendrondoak |
TU-85/1 | Riegos de Huertas Mayores sindikatua | 2 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
TU-86 | Riegos de Huertas Mayores sindikatua | 4,73 | - | - | - | - | - | - | Erretena |
TU-87 | Wines SL maizterra | 138,5 | 415,5 | 1.185 | - | - | 48 | 43 | Urezt. mahastia |
TU-87/1N | Wines SL maizterra | - | - | 327 | - | - | 48 | 27 | Leh. alorra |
TU-87/2N | Wines SL maizterra | - | - | 74 | - | - | 48 | 26 | Mahastia |
TU-88 | Rafael Regadera Saenz | 71,74 | 215,22 | 287 | - | - | 48 | 45 | Urezt. mahastia |
TU-89 | M. Concepción Andrés Fernández | 139,27 | 417,81 | 1670 | - | - | 48 | 46 | Leh. alorra |
Iragarkiaren kodea: F2500899