27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2025eko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urterako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziraukin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Batasuneko burua, Iván Cuellar Urdiáin.

Iragarkiaren kodea: L2501194