27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2025eko urtarrilaren 16ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Batasuneko burua, Iván Cuellar Urdiáin.

Iragarkiaren kodea: L2501193