2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko aurrekontu arrunta. Onespen erabaki hori 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an. Jendaurrean jarrita, ez denez aurkeztu haren kontrako alegaziorik, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 115.700,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 640.713,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 269.788,73 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.026.201,73 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 540.440,00 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 202.770,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.200,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 277.791,73 euro.
Gastuak, guztira: 1.026.201,73 euro.
Urrotz-Hirian, 2025eko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2500944