2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Hilarión Eslava Partzuergoaren Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen musika eskolaren 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Burlatan, 2025eko urtarrilaren 29an.–Partzuergoko burua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2501338