27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 27.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 965.033,43 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak bertzerentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 992.883,43 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 892.587,78 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 78.550,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.695,65 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.250,00euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 992.883,43 euro.

Buñuelen, 2025eko urtarrilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2501189