1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 192/2024 Ebazpenarena, zeinaren bidez baimentzen baita Nafarroan ugalketarako landare-materiala lortu eta merkaturatzeko ugalketarako baso-materialaren zerrenda eguneratua, eta iturri horiek Oinarrizko Materialen Espainiako Erregistro eta Katalogoan sartzeko tramitazioa egiten baita.
Ebazpen hori 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan. Idazketa akats bat atzeman denez ebazpenaren idazpuruan, eta bi akats material iragarki horren I. eranskinean, bidezkoa da horiek ofizioz zuzentzea, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak administrazio publikoei emandako ahalmena baliatuz. Ondorioz, honela geldituko da iragarkia –iragarkiaren gainerako testua aldatu gabe–:
Ebazpenaren idazpurua: "192/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Nafarroan ugalketarako landare-materiala lortu eta merkaturatzeko ugalketarako baso-materialaren zerrenda eguneratua aldatzea, eta iturri horiek Oinarrizko Materialen Espainiako Erregistro eta Katalogoan sartzeko tramitazioa egiten baita".
I. ERANSKINA.–2 ERREGISTRO ALDATU DIRA, BEHEKO TAULAREN ARABERA
JATORRIKO ESKUALDEA | OMaren KODEA | UDAL MUGARTEA | MENDI/ALDERDIAREN IZENA | Ha. | X–UTM | Y–UTM | EREMUA | ALTITUDEA | OM MOTA | BERTAKOA |
Prunus avium | | | | | | | | | | |
- | HS-Q-95/31/001 | Doneztebe | Berroaran / Ilargorri | 0,81 | 606365 | 4781990 | 30 N | 416-445 | MB-Q | Ez |
Sorbus acuparia | | | | | | | | | | |
09. Pirinioaurrea | FS-378/09/31/001 | Urraulgoiti | Aretako mendatea | 10,83 | 646135 | 4747020 | 30 N | 1.148 - 1.204 | HI | Bai |
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2501664