27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea

Zizur Nagusiko alkateak 116 Ebazpena eman zuen 2025eko urtarrilaren 22an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 21eko 684. ebazpenaren bidez, honako eskumena eskuordetu zen: "gastua xedatzea, honako hauetako bati lotuta badago: gutxienez 40.000 euroko balioa daukaten obrako administrazio-kontratuak (BEZa kanpo); hornidura- eta laguntza-kontratuak; herri-lanen eta zerbitzuen emakidak, eta izaera pribatuko gainerako kontratuak, baldin eta gutxienez 15.000 euroko balioa badaukate (BEZa kanpo)".

Ikusirik beharrezkoa dela aldatzea Zizur Nagusiko erretiratuen lokala eraberritzeko kontratua, gauzatzeko epea luzatzeko, eta kontuan izanik ez dagoela aurreikusita ohiko tokiko gobernu-batzarra egitea hasieran aurreikusitako indarreko epea amaitu aurretik.

Kontuan hartuta, orobat, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren 2023ko ekainaren 21eko 684 Ebazpenaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea Zizur Nagusiko erretiratuen lokalean zaharberritze lanak egiteko kontratua aldatzeko.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2500897