27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrozen, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2500794