27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS - MURU ARTEDERRETA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria). Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Biurrun-Olkozko Udalarekin batasunean.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Administrazio-egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.

Goñi Allo, Blanca Ujue. Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2008ko irailaren 4a. Lan-kontratudun finkoa.

Iragarkiaren kodea: L2501240