27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Horren iragarkia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta alegazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Horrenbertzez, eta jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluari eta harekin bat heldu direnei, iragarki hau argitaratzen da, aurrekontuaren laburpenarekin batera, aipatu foru legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 136.100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 676.225,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 283.076,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.153.751,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 70.330,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.900,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 817.800,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak bertzerentzea: 256.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.216.030,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2025eko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2501241