2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
2025erako karga-tasak
Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.
2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.
3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatzea.
4.–Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Erabaki horiek indarrean jarriko dira 2025. urteko urtarrilaren 1ean. Erabaki horien aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sorladan, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2501343