27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Sorladan, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2501342