27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 309.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 143.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.017.050 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 79.030 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 188.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 30.020 euro.

Guztira: 1.786.600 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 592.300 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 807.250 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 139.050 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 248.000 euro.

Guztira: 1.786.600 euro.

Sartagudan, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2501212