2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.
Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).
Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Kudeaketa Batzordeak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.
Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2501063