27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten, nahi badute.

Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2501062