27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Muesko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Plantilla organikoa Idazkaritzan jarriko da jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muesen, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Adolfo Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2501345