2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUES
2025. urteko karga-tasak
Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.
2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,70 izanen da.
3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatzea.
4.–%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Erabaki hauek 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean. Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Piedramilleran, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Adolfo Álvarez Maeztu.
Iragarkiaren kodea: L2501344