2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Onesteko erabaki hori 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an. Jendaurrean jarrita, ez denez aurkeztu haren kontrako alegaziorik, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 97.650,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 11.420,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 259.106,94 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 106.865,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 21.457,12 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 511.499,06 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 52.050,00 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 150.155,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 142.624,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 166.710,06 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 511.499,06 euro.
Lizoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2500929