1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 243/2024 Ebazpenarena, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2025. urtean". DDBN identifikazioa: 803352.
Ebazpen hori 2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3koan. Bidalitako agirian akatsak atzeman direnez, bidezkoa da orain zuzentzea.
Ebazpenaren titulua zuzentzen da, eta honako hau izanen da:
243/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira: "Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, ehiza-habitata hobetzeko eta kalteak prebenitzeko 2025. urtean". DDBN identifikazioa: 803352.
I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinetako goiburuak zuzentzen dira, eta 2024-2025 dioen tokian 2025 esan behar du.
Honako atal hauek ere zuzentzen dira:
Hau da 1. oinarriaren (Xedea) testu zuzena:
Oinarri hauen xedea da Nafarroako ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak arautzea, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean honako gastu hauen zati bat finantzatzeko: Nafarroako ehizazainak kontratatzea, ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko jarduketak, eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko jarduketak.
Hau da 4. oinarriko 4.1 puntuko lehen paragrafoaren testu zuzena:
Laguntzen bidez, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean Nafarroako ehizazainak kontratatzearen ondoriozko kostuen zati bat finantzatuko da.
Hau da 4. oinarriko 4.2 puntuko lehen paragrafoaren testu zuzena:
Diruz laguntzen ahalko dira jarraian adierazten diren jarduketek eta baldintza teknikoek eragindako gastuak (oinarri honetako Atik Gra bitarteko letrak), BEZa kanpo, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean eginak badira.
Hau da 12. oinarriko (Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa) lehen paragrafoaren testu zuzena:
Egindako gastuen eta ordainketen frogagiriak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 7a izanen da.
Hau da 12. oinarriko 12.1 puntuaren testu zuzena:
12.1. Ehizazainak kontratatzeko:
a) Lan-araubideko kontratazioen kasuan:
–2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte egindako nominen kopia.
b) Zerbitzuak emateko kontratazioen kasuan:
–Egindako gastuen fakturak, 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartekoak, hornitzailearen eta ehiztarien tokiko elkartearen datu fiskalak adierazita.
–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.
Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Ehiza Kudeaketarako Ataleko burua, Cristina Arana Marquina.
Iragarkiaren kodea: F2501640