2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2024ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
KODEA PLAZA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | EGOERA | MAILA | OSAGARRIAK |
MAILA | BATER. | LANP. |
01 | IDAZKARI - KONTU-HARTZAILEA | FUNTZIONARIOA | 20/2021 LEGEAREN 6. XEDAPEN GEHIGARRIA | HUTSIK | A | | 35 | |
02 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 |
03 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 |
04 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 |
Osagarrien deskribapena: MAILA: mailakoa. BATER. = bateraezintasunekoa. LANP. = lanpostuko osagarria |
Izenen zerrenda
DEITURAK, IZENA | LANPOSTUAREN KODEA | |
Administrazio-kontratudunak |
CHASCO GARRALDA, MIREN EDURNE | 01 | |
Lan-kontratudun finkoak |
OSÉS IZU, NURIA | 02 | |
CIRIZA TORREMOCHA, EDURNE | 03 | |
ROS NAUSIA, BERTA | 04 | |
BORONDATEZKO ESZEDENTIZAN DAUDEN LANGILEAK | | |
HERNÁNDEZ ARMENDARIZ, ARTURO | 02 | Borondatezko eszedentzian, 2009-10-05etik |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen plantilla honen behin betiko onespenaren aurka paratzen ahal dela:
a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Itzan, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2501166