2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Alkatearen ordainsariak eta bilkura-sariak
Itzako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Hilean gehienez 1.500 euroko zenbatekoa ezartzea bileretara joategatik eta alkatetzaren eginkizunetan aritzeagatik. Zenbateko hori jasoko da egunero alkatetzaren eginkizunetan aritzeagatik eta honako hauen bileretara joateagatik: egunero alkatetzaren eginkizunetan aritzeagatik, osoko bilkurak, batzordeak, tokiko gobernu batzarrak, eta bertze organo eta entitate batzuetako batzarrak eta deialdiak, haietan parte hartzen duenean Itzako Udalaren ordezkari gisa. Hori guztia indarrean egonen da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
2. Erabaki hau osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Itzan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2500894