27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU DEIERRIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibiriku Deierriko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ibiriku Deierrin, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kontzejuko burua, Juan Cruz Munárriz Echarte.

Iragarkiaren kodea: L2501142