2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ibargoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldirako aurrekontu arrunta. Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an. Jendaurrean jarrita, ez denez aurkeztu haren kontrako alegaziorik, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 220.700,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 21.430,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 147.230,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 158.025,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 83.800,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 636.185,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 25.745,00 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 227.806,39 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 235.393,61 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 147.240,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 636.185,00 euro.
Idotzinen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Iragarkiaren kodea: L2500924