27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muetzen (Gesalatz), 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria, Jaizko Udalarekin batasunean. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik. Graduak: 3.

Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Zerbitzu anitzetako peoia. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanaldi osoa. Hutsik. Lan-kontratuduna.

Administrari laguntzailea, zerbitzu bateratua Jaitzekin. Lanpostu kopurua: 1. D maila. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: Oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Hutsik. Lan-kontratuduna.

Langileen izenen zerrenda 2024ko abenduaren 31n

María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui. Idazkaria. Maila: A. Jardunean.

Cristina Bergera Núñez. Administrari laguntzailea. Maila: D. Jardunean.

José Miguel Artola Turrillas. Maila: E. Jardunean.

María Arantzazu Ruíz Zuazu. Administrari laguntzailea. D maila. Jardunean.

José Miguel Artola Turrillas. Maila: E. Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2501167