27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2025erako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Genevillako Udalaren 2025eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Genevillan, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2501290