27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita deialdi honetan atzemandako akatsa: "Enpresaburuen elkarteentzako eta sindikatuentzako dirulaguntza deialdia, 2025. urtean laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egin ditzaten lurraldeko prebentzio-delegatuaren figuraren bidez." DDBN identifikazioa: 802680.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak abenduaren 12an emandako 1141E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi da enpresaburuen elkarteentzat eta sindikatuentzat, 2025. urtean laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egin ditzaten lurraldeko prebentzio-delegatuaren figuraren bidez.

Akats bat atzeman da deialdiaren 4.5 oinarrian; izan ere, 6. faseko ekintzetarako, gehienez ere 10 orduko lana onartzen da enpresa bakoitzeko, eta adierazten da kalkulu horretan laguntza-langileen ordu 1 eta teknikarien 4 ordu sartzen direla, baina egiazki teknikarientzat 9 ordu direla adierazi beharko luke. Argi dago akats aritmetiko bat egin dela, testuan adierazitako orduen batura ez baita 10 ordu. Beraz, 4 ordu dioen tokian 9 ordu esan beharko luke.

Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Beraz, bidezkoa da atzemandako akatsa zuzentzea eta adieraztea ezen, hau dioen tokian: "Horrez gain, proiektuak 6. fase gisa aurreikusitako jarraipen ekintzarik badu, ekintza horietarako diruz lagundu beharreko gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da: jarraipena egiten zaien enpresen kopurua, eta gehienez ere 10 ordu enpresa bakoitzeko (teknikarien 4 ordu –47 euro orduko– eta laguntza-langileen ordu bat –30 euro orduko–), bi kasuetan kostu sozialak barne daudela", honela behar duela: "Horrez gain, proiektuak 6. fase gisa aurreikusitako jarraipen ekintzarik badu, ekintza horietarako diruz lagundu beharreko gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da: jarraipena egiten zaien enpresen kopurua, eta gehienez ere 10 ordu enpresa bakoitzeko (teknikarien 9 ordu –47 euro orduko– eta laguntza-langileen ordu bat –30 euro orduko–), bi kasuetan kostu sozialak barne daudela".

Adierazitakoarekin bat, eta Eskubide Sozialetako Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren 2.2.a) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lurraldeko prebentzio-delegatuaren figuraren bidez, 2025. urtean, laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egiteko asmoz enpresaburuen elkarteentzat eta sindikatuentzat onetsitako dirulaguntza deialdiaren 4.5 oinarrian egindako akatsa zuzentzea, eta adieraztea honela esan behar duela: "Horrez gain, proiektuak 6. fase gisa aurreikusitako jarraipen ekintzarik badu, ekintza horietarako diruz lagundu beharreko gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da: jarraipena egiten zaien enpresen kopurua, eta gehienez ere 10 ordu enpresa bakoitzeko (teknikarien 9 ordu –47 euro orduko– eta laguntza-langileen ordu bat –30 euro orduko–), bi kasuetan kostu sozialak barne daudela.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2501331