27. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025erako aldaketa ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025erako aldatzea Funesko Udalaren ordenantza fiskalak, herri-lurren kanona, zerga-tasak eta prezio publikoak, bai eta ordenantza fiskal horietan bildutako tasak ezartzea eta antolatzea ere.

Erabakia 2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, eta legez ezarritako jendaurreko epea iragan da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe; hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin. Hala, osorik argitaratzen dira ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan 2024rako egindako aldaketak.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2024ko ekitaldiko tarifa berekin.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan egindako aldaketak indarrean jarriko dira aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta indarrean egonen dira berariaz aldatu edo indargabetu arte.

Funesen, 2024ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

I.–ORDENANTZA FISKALAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

5. ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Ordenantzaren tarifen eta prezio publikoen eranskinean kirolgunerako ezarritako tarifak aldatzen dira, honela:

Kirolgunerako tarifak.

a) Udako denboraldiko abonua igerilekuetarako:

–7 urtetik 14 urte arte (biak barne): 40,00 euro.

–15 urtetik 64 urte arte (biak barne): 60,00 euro.

–65 urtetik gorakoak: 40,00 euro.

–Hileko abonua (hilabete, abonua ematen den egunetik hasita):

  • 7 urtetik 14 urte arte (biak barne): 25,00 euro.
  • 15 urtetik 64 urte arte (biak barne): 40,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 25,00 euro.

b) Sarrerak.

–Eguneko sarrera, arratsaldez (16:00etatik aurrera): 4,00 euro.

c) Padel pista erreserbatzea: 5,00 euro orduko.

d) Pista erreserbatzea: 1,00 euro orduko.

6. ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASA PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantzaren 5. artikuluan zerbitzua emateagatik ezarritako tarifak aldatzen dira, kontzeptu hauei dagokienez:

a) Etxeko erabilerarako horniduragatik: 0,50 euro kontsumitutako m³ bakoitzeko.

b) Kaltziogabetzeagatik: 0,080 euro kontsumitutako m³ bakoitzeko.

c) Hornidurarako hargunea jartzeagatik (sartuta dago ur-kontagailuaren zenbatekoan): 250,00 euro (hargune horren barruan sartzen da hustubide bat jartzea estolderia-sarera).

d) Saneamenduagatik: urteko kuota finko bat, 100,00 eurokoa.

7. ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua.

Ordenantza ezarri da honako arau hauetan xedatuaren babespean: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikulua eta hurrengoak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta hurrengoak.

2. artikulua.

Zerga-egitatea da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean; hots, honako aprobetxamendu edo erabilera pribatibo hauetarik edozein egitea:

a) Tokiko jabari publikoko lurretan harea eta eraikuntzako beste material batzuk ateratzea.

b) Tokiko erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.

c) Tokiko erabilera publikoko lurrak okupatzea salgaiekin, eraikuntza-materialekin, obra-hondakinekin, puntako hesiekin, astoekin, aldamioekin eta antzeko beste instalazio batzuekin.

d) Soto edo erdisotoei argia edo aireztapena emateko eta haietara pertsonak edo gauzak sartzeko, bide publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako argi-zulo, arnasbide, ate, kargatze-aho edo antzeko elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako harguneak ere.

e) Bide publikoaren gainetik dauden edo fatxada-lerrotik ateratzen diren markesina, eguzki-oihal edo antzeko instalazioak, eraikinaren egiturazko elementu berekiak ez direnean.

f) Energia elektrikoaren, uraren, gasaren edo bertze edozein fluidoren eroanbideetarako lineak, kableak, horma-besoak, amarratze-, banaketa- edo erregistro-kutxak, transformadoreak, erreiak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzekoak, bide publikoetan edo tokiko jabari publikoko bertze lursail batzuetan ezartzen direnak edo horietara itzultzen direnak.

g) Tokiko erabilera publikoko lurrak irabazteko asmoz okupatzea, mahaiak, aulkiak, oholtzak eta antzeko beste elementu batzuk jarriz.

h) Bide publikoan kioskoak jartzea.

i) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta atrakzioak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.

j) Portaleak, erakusleihoak eta beira-arasak.

k) Erregaien biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, tokiko erabilera publikoko lurretan kokatutako edozein artikulu edo salgai.

l) Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea udalerriko bideetan, horretarako ezartzen diren guneetan eta ezar daitezkeen mugekin.

3. artikulua.

Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Bide publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrek edo aprobetxamenduaz baliatzen direnek ordaindu beharko dituzte ordenantza honetan ezarritako tasak. Edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat.

4. artikulua.

1. Toki jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusirik dauden tasen zenbatekoa honako arau hauen arabera ezarriko da:

a) Oro har, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez badira. Hartarako, ordenantza fiskalek zilegi izanen dute onura horren merkatu balioa definitzeko irizpide eta parametroak adieraztea, kasuan kasuko erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren izaera espezifikoa kontuan hartuta.

b) Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, emakida, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.

c) Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpean egiten dituzten aprobetxamendu bereziek edo erabilera pribatiboak herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean, enpresa horiek udal-mugarte bakoitzean urtero erdiesten duten fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordinen %1,5 izanen da, betiere eta batere salbuespenik gabe, tasa horien zenbatekoa.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

Sakelako telefoniako zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa zehazteko araubide berezi honetan.

Zenbatekoa zehazteko araubide berezi hau aplikatuko zaie c) letra honek aipatzen dituen enpresei, bai kasuan kasuko sareen titularrak izanik haien bidez hornidurak egiten dituztenean, bai sare horien titularrak izan gabe, horiek erabiltzeko, eskuratzeko edo horiekin lotzeko eskubidearen titularrak direnean.

Letra honetan xedatzen denari dagokionez, fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordintzat hartuko dira entitate bakoitzari egozten ahal zaizkion diru-sarrera gordinak, udal-mugartean emandako hornidura zerbitzuen ordainetan jaso dituenak.

Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarrenen kontura kobratutako partida edo zenbatekoak ere, baldin ez badira entitatearen diru-sarrera berekiak, alegia, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide berezi hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berekiak. Orobat, fakturaziotik heldutako diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko halako kopuruak ezen ordainetan jaso baitira Energia elektrikoa ekoizteko instalazioetarako Ekonomia Ministerioak daukan Erregistro administratiboko 1. edo 2. atalean inskribatuta dauden instalazioetan erabiliko diren hornidura-zerbitzuengatik, araubide berezi honen bitartezko zergapetzea izan dezakeen energia-sorkuntzarako beharrezko lehengai gisa.

Hornidurak egiteko kanpoko sareak erabiltzen dituzten enpresek beren fakturazioko diru-sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei haien sareetara sartzeagatik edo haiekiko interkonexioagatik ordaindu dizkieten zenbatekoak. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren fakturazioaren diru-sarrera gordinetan.

Araubide berezi hau aplikatu ondoriozko zenbatekoa ez zaio jasanaraziko c) letra honek aipatzen dituen hornidura zerbitzuen erabiltzaileei.

Epigrafe honetan arautzen diren tasak bateragarriak dira toki erakundearen eskumeneko jarduerak edo zerbitzuak egiteagatik ezar daitezkeen bertze tasa batzuekin. Halakoetan, epigrafe honek aipatzen dituen enpresek haien subjektu pasibo izan beharko dute. Udalerriko eremu publikoetako lurzoru, lurgain eta lurpean egiten dituzten erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu berezien ondoriozko bertze tasa batzuen ordainarazpena aparte utziko da tasa hau ordaintzeagatik.

2. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki-erakundearen jabari publikoa suntsitzea edo narriatzea, onuraduna beharturik dago ordaintzera jabari publikoa berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa, bai eta aurretik zenbateko hori gordailu uztera ere; hori dena, galarazi gabe behar den tasa ordaintzea.

Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan entitateari.

Toki Entitateek ezin izanen dute atal honek aipatzen dituen kalteordainak eta itzulketak barkatu, ez osorik ez partez.

5. artikulua.

Telefonia mugikorreko enpresak araubide orokorrari lotuko zaizkio tasa zehazteko, jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia dela eta. Horretarako, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez badira.

Tasa zehazterakoan, gainera, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan: aprobetxamenduaren iraupena eta operadore bakoitzari egotz dakiokeen berariazko koefizientea merkatu-kuotaren arabera. Hala, tasa lortuko da merkatuaren balioa biderkatuz iraupenarekin eta operadore bakoitzaren berariazko koefizientearekin.

6. artikulua.

1. Tasak, zergapeko egintza nolakoa den eta ordenantza fiskal honek finkatzen duenaren arabera, sorraraziko dira erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean. Dena den, gerta liteke aldez aurretik eskatzea gordailu bat, zenbatekoa osoarena edo zati batena.

2. Tasaren izaera materialak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duenean, hura urtarrilaren 1ean sortuko da, urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta, berdin, kuota hainbanatuko.

3. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta, ezin bada baliatu erabiltzeko eskubidea edo ezin bada egin jabari publikoaren aprobetxamendua, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

7. artikulua.

Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, tasa ordaintzera beharturik badaude, hiruhiletik behin aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsitako diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izango dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

Aitorpena aurkeztearekin batera, dagokien tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dute enpresek.

Tasa hau kudeatzeko, toki-erakunde honek hitzarmenak egin ditzake beste erakunde batzuekin, tasa kudeatu eta likidatzeko prozedura errazteko eta arintzeko.

8. artikulua.

Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua egiten bada, tasa publikoa ordaintzeagatik ez dira egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, instalazioak kentzeko agindu daiteke kalte-ordainik eman gabe.

9. artikulua.

Erabilera publikoko lurrak, irabazi-asmoz, mahai eta aulkiekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak balio gabe utzi dezake baimena edo aldi baterako kendu, bidezko arrazoiak, obrak, konponketak eta abar badaude, eta kobratutako tasa publikoaren zati proportzionala itzultzea beste beharkizunik ez du izanen.

10. artikulua.

1. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bestelako arau-hausteei dagokienez, eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraikiko zaio. Toki-erakundeak, modu betearazlean, lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak bide publikotik kentzen ahalko ditu, eta udal biltegietara eraman. Jabearen kontura izanen dira instalazio horiek desmuntatu, garraiatu, eta biltegiratzeko gastuak nahiz sortzen diren beste gastu guztiak.

ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Herriko festak (tasa kalkulatzeko, 10 egun hartzen dira halakotzat): 0,15 euro/m²/eguna.

–Uda (tasa kalkulatzeko, 83 egun hartzen dira kontuan: ekainaren 25etik irailaren 15era bitartekoak, biak barne): 0,10 euro/m²/eguna.

I.2. Osteguneko azoka txikiaren apartatuan, kendu egiten da herriko festetako kaleko saltokiei buruzko aipamena.

I.4. Salmenta automatikorako gailu finkoak: 20 euro/makina/urtea.

I.5. Lurzorua okupatzea edukiontziekin eta/edo obretako materialekin, aldamioekin, garabiekin eta antzeko beste batzuekin: 0,50 euro/m²/egun.

8. ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

1.1 apartatuan gau eta eguneko pasabideetarako urteko tasa aldatzen da. I. epigrafeko ("Ibilgailuen pasabidea") "Gau eta eguneko pasabideak" atala:

–Urteko tasa: 80,00 euro.

9. ORDENANTZA, FUNESKO UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HAN ZERBITZU EMATEA ARAUTZEN DITUENA

Tasen eranskineko 5. epigrafean ("Beste zerbitzu batzuk"), paragrafo berria gehitzen da e) apartatuan; hauxe:

e) 5. epigrafea: Beste zerbitzu batzuk: [... ]

Edonola ere, eskatzailea edo hark horretarako kontratatzen dituen lagunak arduratuko dira hilarriak kentzeaz eta horrek eragiten dituen lanak egiteaz.

10. ORDENANTZA, UDAL BASKULAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

A) apartatuan ("Abeltzaintzako poligonoko baskula") giltzak kargatzeko ezarritako zenbatekotik deskontatuko dira baskulan egindako pisatzeak, modu honetan:

A) Abeltzaintzako poligonoko baskula:

–Tara: 2,00 euro.

–Gordina: 3,00 euro.

–Karga-giltzak: 100,00 euro. (Zenbateko horretatik deskontatuko dira baskulan egindako pisatzeak).

28. ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO

Tasa aldatzen da, eta, hortaz, ordenantza honetan aurreikusten diren ekitaldien erabiltzaileek ordaindu beharreko tasa 125,00 eurokoa izanen da.

30. ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA FUNESKO UDALAREN JABETZAKO MAHAIAK, AULKIAK ETA GAINERAKO ALTZARIAK MAILEGUAN EMATEA

Ordenantza honetan ezarritako tasa aplikatuko da eskatutako erabilera-egun bakoitzeko.

31. ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA

50,00 euro. (Gainera, partikularrari kobratzen ahalko zaizkio gainerako gastuak, alegia, tramitazioak, kontsultak edota Udalak egin behar dituen txosten teknikoak egiteagatik sortzen ahal direnak).

II.–HERRI-LURREN KANONA

15. ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

Aldatzen da herri-lurren kanonaren zenbatekoa, ordenantzaren 2. atalean ezarritakoa ("Herritarrendako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduak"), honela:

a) El Raso-Las Suertes: 47,86 euro erreguko eta urteko.

b) Tradiziozko ureztalurrak (XXII-Arga 5 sektorea): 47,86 euro erreguko eta urteko.

c) La Plana: 34,20 euro erreguko eta urteko.

d) Lehorreko lurrak (Castellana): 4,56 euro erreguko eta urteko.

e) Baratzeak: 120,00 euro urtean.

III.–KARGA-TASAK

1. Lurraren kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ). Karga-tasa: %4.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga, udal indizea: 1,30, zergarako foru lege bidez onetsitako tarifen gainean.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: 2025erako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

–Karga-tasa: %10.

5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga (karga-tasa):

–Lehen urtea: %0,50.

–Bigarren urtea: %1.

–Hirugarren eta hurrengo urteak: %1,50.

Iragarkiaren kodea: L2500071